ENTREMANOS 2001ean sortu zen APNABIk sustatuta eta babestuta. Izaera propioa duen elkarte bat da, helburutzat daukana lan aukerak sortzea ezintasunak dituzten pertsonentzat (bereziki AENa duten bizkaitarrentzat), eskubide osoko hiritar bezala aitortuak izan daitezen.
GURE MISIOA
ENTREMANOS elkartearen misioa da ezintasunak dituzten (bereziki AEN-ak) pertsonen bizi-kalitatea hobetzea. Horretarako, lan munduan eta gizartean sartzenlaguntzen zaie erantzun indibidualizatua eskainiz.
GURE BALOREAK
Etika
Gure lanaren oinarrizko ardatza da, FEAPSen kode etikoan oinarritzen gara eta pertsonekin, antolakundearekin eta gizartearekin konprometituta gaude.
Gizarteratzea
Gure eguneroko lanaren ikuspegi orokorra da. Pentsatzen dugu gure ekintza guztiak parametro inklusibo eta komunitarioetarantz bideratu behar ditugula.
Parte-hartze soziala
Pentsatzen dugu gizartean presentzia izan behar dugula, ezintasunak dauzkatenei ahotsa emateko eta eurentzako aukerak sortzeko. Halaber, gure elkartean parte hartzea eskaini behar diogu gizarteari eta zehazkiago pertsona horiei, beren familiei eta profesionalei.
Arreta integrala
Arreta integrala eskaintzen diegu gure laguntza jasotzen duten pertsonei, horrela lortzen baitugu beren gustuak ezagutzea, beharrizanak ebaluatzea, emaitzak lortzea eta komunitatean loturak garatzea, betiere plangintza indibidualaren bidez eta bizi ziklo osoan zehar bizi-kalitate handia lortzen dela bermatuz.
Bikaintasuna
Kalitatea, ezagutza eta ikerketa dira gure helburuak, horrela gai izango baikara pertsonei eta gizarteari zerbitzu paregabea eskaintzeko, lanarekin konprometituta dauden langileen laguntzaz.
Arreta espezializatua
Gurea bokazio unibertsaleko antolakundea izanik ere, guretzat oso garrantzitsua da arreta espezializatua ematea pertsona guztiei eta bereziki AEN-a dutenei eta beren familiei.