Non nago?  >  Entremanos  >  Lege Oharra

LEGE-OHARRA

Informazio Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuei buruzko 34/2002 Legean (uztailaren 11koa) ezarritakoa betez, jakinarazten dizugu www.entremanos.org webgunearen jabea ENTREMANOS lan- eta gizarte- sustapenerako Elkartea dela, (aurrerantzean, ENTREMANOS); haren helbidea Aita Patxi plaza 8, Bilbo (Espainia) da, eta IFK zenbakia G-95160180. Edozein kontsulta edo proposamen egiteko, jarri harremanetan gurekin info@entremanos.org helbide elektronikoan, edo 944754417 telefonoan.

ERABILTZEKO ETA SARTZEKO BALDINTZA OROKORRAK

Gure web orrira sartzea doakoa da eta ez da aldez aurretik harpidetu edo erregistratu behar. Hala ere, zerbitzu jakin batzuk erabiltzeko, baliteke harpidetza egiteko eta inprimakiak betetzeko eskatzea. Kasu horietan, behar bezala identifikatuta egongo dira, eta erregistratzeko jarraitu beharreko prozedurak uneoro adieraziko dira.

Web orri hau erabiltzeak erabiltzaile bihurtzen gaitu eta bertara sartzeko unean lege-ohar honetan indarrean dauden baldintza orokorrak onartzea dakar berekin. Baldintza horiek arretaz irakurtzeko eskatzen dizugu. Erabiltzaileak ataria zuzen erabiltzeko betebeharra dauka, fede onez, ordena publikoaren arauak eta, hala badagokio, aplika litezkeen erabilera-baldintza zehatzak betez. Erabiltzailea gure webgunera sartzen da berea soilik den erantzukizunaz, eta kasu guztietan izango da hirugarrenei edo guri eragin diezazkigukeen kalte eta galeren erantzulea. Erabiltzaileak espresuki debekatuta dauka webgune honetan eskaintzen diren zerbitzuak eta edukiak lortu eta erabiltzea, baldin eta ez bada erabilera-baldintza hauetan eta, hala badagokio, zerbitzu jakin batzuk eskuratzea arautzen duten baldintza zehatzetan ezarritako prozeduren bitartez. Web orri honek Espainian soilik aplika daitekeen araudiari jarraitzen dio, eta haren menpe geratzen dira web orria erabiltzen duten bertakoak nahiz atzerritarrak. Erabiltzailea baldintza horiekin ados egongo ez balitz, uko egin beharko lioke atari hau erabiltzeari eta bere bitartez jarduteari.

EGILE-ESKUBIDEAK / JABETZA INTELEKTUALA

Web orri hau ENTREMANOSen lana da eta bera da jabea, haren egile den aldetik, Jabetza Intelektualaren Legearen Testu Bateratuak (1/1996) ezarritakoaren arabera. Eduki, argazki, testu, grafiko, ikono, diseinu, irudi, marka, merkataritza- izen, bereizgarri eta ikus-entzunezko eta soinuzko gainerako eduki guztiak, eta baita aurkezpen-baliabideak eta muntaia ere, haren jabetzakoak edota erabilera- baimena duten hirugarrenenak dira, eta Jabetza Intelektualaren eskubideen babesa dute. Debekatuta dago web orri honen eduki guztiak edo batzuk aldatu, erreproduzitu, ustiatu, banatu eta merkaturatzea, edota haren titularrari dagokion edozein eskubide erabiltzea berak berariazko baimenik eman gabe.

DATU PERTSONALEN BABESA

Web orriaren inprimakietan jasotako datu pertsonalak (kontsulta, produktu-eskaera edo gure lanean erabiltzaileekin dugun edozein elkarreraginaren bidez) ENTREMANOSen erantzukizuneko gure fitxategietan sartuko dira; fitxategi horiek legez erregistratuta daude Datu Pertsonalen Erregistro Orokorrean. Webgunean agertzen diren datu guztiak, gureak nahiz hirugarrenenak, erabateko isilpekotasuna izango dute, Datu Pertsonalak Babesteko 15/1999 Lege Organikoa betez.

Zure datu pertsonalak web orri honetako inprimakien bitartez edo posta elektronikoz bidaltzea onartzen duzunean, datu horiek tratatzeko eta gure fitxategietan sartzeko baimena espresuki ematen ari zarela ulertuko dugu, hori ezeztagarria eta atzeraeraginezko ondoriorik gabekoa bada ere, eta ondoren adierazten diren baldintzak onartzen dituzula.

Eskatzen dizkizugun datuak bete beharreko helbururako egokiak eta behar- beharrezkoak dira; inoiz ez duzu emateko obligaziorik izango, baina beharrezkoa izango da zure eskaeraren helburua bete ahal izateko. Era berean, ematen dizkiguzun datu guztiak benetakoak eta helburua bete ahal izateko egokiak direla ziurtatuko diguzu. ENTREMANOSek eskubidea izango du zure datu pertsonalak bere fitxategietan sartu ala ez sartu erabakitzeko.

Edozein unetan, erabiltzaileak baliogabetu ahal izango du emandako baimena, eta datuetan sartzeko, zuzentzeko, ezeztatzeko eta aurka egiteko eskubidea erabili ahal izango du, helbide honetara joaz: ENTREMANOS Plaza Aita Patxi 8 Bilbao (Bizkaia) info@entremanos.org. Erabiltzaileen datuak erakundearen baitan soilik erabiliko dira, hirugarrenei laga edo jakinarazi gabe, legez aurreikusten diren kasuetan edo erabiltzaileak horretarako baimena ematen duenean izan ezik.

Garrantzitsua da, zure datu pertsonalak eguneratuta eduki ahal izateko, aldaketaren bat izaten den guztietan jakinaraztea; bestela, ez dugu haien benetakotasuna bermatuko. ENTREMANOSek datuak ezeztatu, ezabatu edo blokeatu egingo ditu okerrak edo osatugabeak direnean, edota beren helburua betetzeko beharrezkoak edo egokiak izateari utzi diotenean.

ENTREMANOSek hartu ditu datu pertsonalak dituzten fitxategi automatizatuen segurtasun-neurrien araudia erregulatzeko Errege Dekretuak eskatutako neurri teknikoak eta antolamenduari dagozkion guztiak, datu horien segurtasuna ziurtatzeko. Hala ere, erabiltzaileak kontuan hartu behar du Interneteko segurtasun-neurriak ez direla guztiz hautsiezinak eta balitekeela hirugarrenen ekintza zigorgarriek eragindako filtrazioak egotea.

ENTREMANOSek pribatutasun-politikak alda ditzake, datu pertsonalei buruz sortzen diren lege- edo jurisprudentzia-neurrietara egokitzeko; hortaz, haiek irakurtzeko eskatzen dizu, webgune honen bitartez datuak ematen dizkiguzun bakoitzean. ENTREMANOSek ez du bere gain hartzen gure orriko esteken bitartez eskura ditzakezun web orrietan zure datu pertsonalez egiten den tratamenduaren erantzukizuna.

Datu pertsonalak inprimaki edo posta elektroniko bidez bidaltzeak eta erabilera- baldintza hauek onartzeak berekin dakar gure mezu komertzialak bidaltzeko berariazko baimena ematea. Hala ere, gure komunikazio komertzialak posta elektronikoz jaso nahi ez badituzu, doan eska dezakezu hori helbide elektroniko honetan: info@entremanos.org, "Gaia" atalean "Baja" hitza adieraziz.

ERANTZUKIZUNAK

Web orri hau erabiltzailearen eskura jartzean, kalitatezko zerbitzuak eta edukiak eskaini nahi dizkiogu, ardurarik handiena edukiz zerbitzuak eta edukiak eskaintzeko garaian eta baliabide teknologikoetan. ENTREMANOSek ez du inolako erantzukizunik izango honako hauei dagokienez:

Erabiltzailearen sistema informatiko, dokumentu eta fitxategietan nolabaiteko kalteak eragin litzaketen birusak eta bestelako elementuak izatea.

Web orri honetako eduki, informazio, artikulu eta iritzien zehaztasuna, egiazkotasuna eta indarraldia, berdin diolarik propioak, hirugarrenenak edo beste web orri batzuetarako loturak diren; halaber, dokumentu inprimatuen eta web orrietan argitaratutako bertsio elektronikoen artean aldi batez sor litezkeen desadostasunak. ENTREMANOSek emandako informazioa sarrera orokortzat hartu behar du erabiltzaileak, eta ez erabakiak hartzeko elementu erabakigarritzat. Gure zerbitzuei eta sektoreari buruzko informazioa eskaintzen dugu, baina horrek ez du esan nahi erabiltzailearekin lan- edo merkataritza-harremanik dugunik.

Funtzionamendu egokia, gure web orriaren erabilgarritasunari eta jarraikortasunari dagokionez. Ahal den neurrian, zerbitzuan gerta litekeen edozein etenaldiren berri emango diegu erabiltzaileei, eta ahalik eta lasterren konpontzen saiatuko gara. Erabiltzaileak gure web orria behar bezala erabiltzea; bera izango da web orrian sortutako zuzeneko edo zeharkako ondorio ororen erantzule bakarra, eta horien artean daude, azalpen moduan eta ez mugatzailean, kontrako ondorio ekonomiko, tekniko edo/eta juridiko oro eta, halaber, gure atariak sortutako usteei huts egitea. Gertaera horiek zuzenean edo zeharka eragindako edozein erreklamazio dela-eta, erabiltzaileak ENTREMANOS kaltegabe uzteko obligazioa dauka.

Gure webgunearen aurkezpena eta konfigurazioa aldatzea, eta are Saretik ezabatzea ere, zerbitzu eta edukiekin batera, alde bakarreko erabakiz eta aldez aurretik jakinarazi gabe.

Gure web orriko loturen bitartez (estekak, bannerrak, botoiak, bilatzaileak...) eskura daitezkeen beste orri batzuetako informazio, eduki, iritzi eta zerbitzuak erabiltzeak sortutako kalte eta galera oro.

Gurekin zerikusirik gabeko webguneetatik gure orrirako hiperestekak egoteak ez du esan nahi izango, inondik inora, hiperesteka hori dagoen web orriaren titularrarekin merkataritza-harremanik dugunik, edota ENTREMANOSek haren edukiak edo zerbitzuak onartzen dituenik.