ENTREMANOS elkartearen misioa da ezintasunak dituzten (bereziki AEN-ak, hots autismoaren espektroko nahasteak dituzten) pertsonen bizi-kalitatea hobetzea. Horretarako, lan munduan eta gizartean sartzen laguntzen zaie erantzun indibidualizatua eskainiz.
› eskutik Entremanos elkarteko denda
Teknologia berriez baliatuz, Entremanos elkarteko ESKUTIK dendak bere ateak zabaldu ditu eta horrela egia bihurtu du Autismoaren Espektroko Nahasteak dituzten pertsonen gaitasunak guztien begi-bistan jartzeko ametsa.
Sorkuntza digitala
Entremanos elkarteko denda
Zerbitzu ugari eskaintzen ditugu: diseinua, maketazioa eta inprimaketa (gonbidapenak, txartelak, kartelak, flyer-ak, gutun-azalak, oihalak, ...), manipulatuak (micromailing, laminazioak, enkuadernaketak, platifikatuak, kaxak, ...), estanpazioa (kamisetak, ...), dokumentuen digitalizazioa...
Ezagutu gure eskaintzak Eskutik
Enpresako opariak
Produktuen katalogoa
Gainera, nahi duzuna aurkitzen ez baduzu, gurekin harremanetan jar zaitezke info@entremanos.org helbidean edo 94 475 44 17 telefonoan.
Ezagutu gure Enpresako opariak
Deskargatu Produktuen katalogoa
Bulegoko materiala
Catálogo de productos
Zure premientzako produktu sorta zabala daukagu. Gainera, nahi duzuna aurkitzen ez baduzu, gurekin harremanetan jar zaitezke info@entremanos.org helbidean edo 94 475 44 17 telefonoan.
Ezagutu gure Produktuen katalogoa
› Eskaintzen ditugun programa eta baliabideak
Azlan Digital
Zentro Okupazionala
Zerbitzu okupazionalaren helburua da autismoaren espektroko nahasteak dituzten pertsonei beren garapen sozio-laboralean laguntzea, bakoitzaren gaitasunak kontuan hartuta; hau da, ezintasunak berak eragindako oztopoak gainditzea eta gizarteratzea.
Ezagutu gure ingurua Azlan Digital
Zazpi Jatetxea
Enplegu Zentro Berezia
Jatetxeak erreferente izatera iritsi nahi du Bizkaiko Ostalaritzaren sektorean, ezintasuna duen pertsonari lan egonkortasuna, garapen profesionala eta bizi kalitatea eskaintzeko.
Ezagutu gure ingurua Zazpi Jatetxea
Egonahi
Laguntzadun Enplegua
Helburua da pertsonari zuzendutako zerbitzu eta ekintza multzo indibidualizatua eskaintzea, ezintasuna edo zailtasun bereziak dauzkan pertsona gai izan dadin lan merkatu irekiko enpresa arrunt batean sartzeko eta bertan jarraitu eta gora egiteko, betiere profesionalen laguntzarekin eta beste laguntza mota batzuekin.
Ezagutu gure proiektua Egonahi









