Non nago?  >  Entremanos  >  Definizioa eta Egitura

ENTREMANOS elkartearen egitura osoa pertsonarengan zentratutako planifikazioan oinarritzen da eta, beraz, ezinbestekoa da lan arloak ezgaitasun espezifikoak nahiz arruntak dituzten pertsonen eskura jartzen dituen aukera guztiak estaltzea. Horrelako egitura bat mantentzeko, sareko ikuspegi berritzaile eta malgua erabiliz planifikatu behar ditugu gure ekintzak.

"Uste dugunean biharko eguna sekula iritsiko ez
dela, konturatu orduko jada iragana izango da."

AEN bat duten pertsonek gaztetako zailtasun berberak izan ohi dituzte helduaroan, nahiz eta hainbat laguntza garatu dituzten hezkuntzan eta beste hainbat esparrutan. Duela gutxi Europan eta Espainian egin dituzten hainbatazterlanek agerian utzi dute AEN bat duten heldu gehienek ez dutela sekula produkzio edo lan arloko jarduerarik garatzen eta oso neurri mugatuan integratzen direla gizartean edo komunitatean (ad. Autismo Europa, 2003; Belichón eta cols. 2008; Álvarez eta cols., 2009).

AEN bat duten pertsonek lan-ingurune malgua behar dute, egokia izango dena lortu behar dituzten helburuak aurreikusi, egituratu eta esplizitatzeko. Kontua ez da soilik askatasun ekonomikoa lortzea, baizik eta batez ere aukera gehiago izatea gizartean parte hartzeko. Behar dituzten laguntasunak eskaini behar zaizkie, eraginkortasunez garatu ditzaten beren gaitasunak.

ENTREMANOS elkarteak konpromisoa hartzen du AEN bat duten pertsonen laneratzea erraztuko duen egitura eta antolakuntza eskaintzeko. Horretarako, bizi osoko orientazioa eta jarraipena egiten ditu eta eremu guztiak estaltzen ditu APNABIren laguntzarekin: arreta klinikoa, familiaren babesa, aisialdia eta denbora librea, etab.

AEN bat duten pertsonak esparru eta ingurune desberdinetatik irits daitezke ENTREMANOS elkartera, baina hasieratik bilatzen da pertsonarengan zentratutako plangintzan oinarritutako orientazioa, laguntza indibidualizatuekin eta betiere, premia materialak estaltzeaz haratago, beren autonomia eta garapen pertsonal zein soziala indartzea helburutzat harturik.


ENTREMANOS elkarteak apustu sendoa egin du AEN bat duten pertsonak lan ingurune arruntetan sartzearen alde, eta horretarako Laguntzadun Enpleguaren metodologia erabili eta garatzen du, baina enplegu babestuak eskaintzen dituen aukerak ahaztu gabe.

Definizio eta egitura hauekin, gure helburua da AEN bat duten helduak gizarteko eragile aktibo bihurtzea, eguneroko bizitzan parte har dezaten eta gizarteak beren lana aitor diezaien.